Oso gutxi falta da Ituren, Aurtiz eta Zubietako kaleak inauterietako giroan murgiltzeko. Urtarrileko azken astelehenean hasiko da mozorro eta joare besta eta azken urteetan ohikoa izan den bezala, jende ugari elkartzea espero da.

Bisitari kopuru altuak aparkatzeko arazoak sorrarazi izan ditu, askok Doneztebe eta Leitza elkartzen dituen errepidean uzten baitute ibilgailua. Horregatik, aurten, bi udalen artean arazo honi irtenbidea bilatu nahi diote autobus zerbitzua eskainiz. Astelehen eta asteartean, Doneztebeko Mendaur eskolaren futbol zelaian eta Elgorriagako bainuetxean aparkalekua erabilgarri izanen da ibilgailuak han uzteko. Ondotik, Doneztebeko autobus geltokitik goizeko 10:00etan hasiko den autobus zerbitzua izanen da bi herrietara joateko. Behin joaldun eta mozorroen besta amaitzean, arratsaldeko 16:00etan, izanen da itzulerako ordua.30 minutuero irtengo da autobusa astelehenean Iturenera eta asteartean Zubietara.

Autobuseko txartelak eskolako parkinean egonen dira salgai 2 eurotan. Hala, Zubieta eta Iturengo Udaletatik autobus berezi hauek erabiltzeko deia egin nahi diete bisitari guztiei.

39

Ituren disfruta de su carnaval Unai Beroiz