Pirinioetako Bertso Eskolak antolaturik, joan den ostiralean bertso-afari bat ospatu zen Erroko Elkartean. Ekitaldian, Julio Sotok, Nafarroako Bertsolari Txapelketa 6 aldiz irabazitakoak, eta Saioa Alkaiza bertsolariak, 2021ean lehiaketa berdinean txapeldun izandakoak, parte hartu zuten.
Giro goxoa sortu zen hitzordura inguratu ziren zonaldeko 60 euskaldunen gozamenerako. Pirinioetako Bertso Eskola inguruan bertsolaritza sustatzeko bertso-afari bat antolatzen aritu da azken urteetan.