etxalar - Udalak enkante irekia eginen du Iarmendiko alderdian, irailaren 8an eta 18an egindako enkanteetan hutsik gelditu ziren postuak eslei-tzeko, aldi honetan %10eko beherapenarekin. Eskaintzak urriaren 5eko (ortziralea) goizeko 11.00 arte aurkez daitezke Etxalarko udal bulegoetan.

Zehazki sei postu aterako dira enkantean. 1 zenbakiko postuaren lizitazio-prezioa 832,50 eurokoa da, 13 zenbakiaren 1.318,50 eurokoa, 15 zenbakiarena 832,50 eurokoa, eta 16, 17 eta 18 zenbakiena 648na eurokoa.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta ordubetera, ortzirale eguerdiko 12:00etan, ohiz kanpoko bilera eginen du Etxalako Udalak, eskaintzarik jaso duten postuak eslei-tzeko, hala bada.

Baldintzei dagokienez, aurreko enkanteetarako onartutako baldintza berak mantenduko dira (udal idazkaritzan daude interesaturik dauden pertsonen eskura). - A.A.A.