bera - Olentzeroren emanaldia parte-hartzaileagoa eta osatuagoa egiteko asmoz, Udalak musikariei dei egiten dizue Olentzero herrikoiaren kalejiran parte hartzera. Akordeoia, txistua, flauta, klarinetea, saxoa, trompeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta perkusioa jotzen duten musikariak nahi dituzte eta urriaren 31 arte izanen dute izena emateko aukera, 948 01 20 12 telefonoan (astelehenetik ortziralera 08.00etatik 19.00etara). Kalejiran Segurako alborada Atiarno eta Ikusi mendizaleak abestiak joko dituzte eta partiturak Kultur Etxean eta Musika Eskolan eskura daitezke. Entsaio eguna abenduaren 12an, 18.00etan izanen da Musika Eskolako areto nagusian. - A.A.A.