ziga - San Andres eguna ospatuko dute azaroaren 24ean Zigan, Zigaurre auzoan dagoen baselizaren omenez. Arratsaldean haurrendako eskulan tailerra eta txokolatesnea izanen dira. Helduendako, berriz, mus txapelketa antolatu dute, 18.00etan jokatuko da, elkartean. Ondotik afaria izanen da frontoian eta akitzeko Salaberrirekin dantzaldia. - F.A.G.