elizondo - Pasa den igandean ekin zion urteari Baztango Mendigoizaleak taldeak. Urruxkamendira egin zuten urteko lehenbiziko irteera. Urte osorako plangintza ere prest dute. Heldu den igandean, errate baterako, Beintza-Labaienera joanen dira eta urtarrilaren 27an Arizkundik aterata Maulitxera. Otsailean Arpekosaindura, Ezkabara, Artikutzara eta Albako Harrira antolatu dituzte ateraldiak; martxoan Astigarraga, Arranomendi, Okolin eta Legarreara; apirilean Biriatu, Ugasta eta Baigorrira eta maiatzan Baztango XXVI. mendi itzulia eginen dute, Oronozen. Ekaina, iraila, azaroa eta abenduan ere hainbat ateraldi eginen dituzte. - F.A.G.