elizondo - Udako jostaldietarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdian izena emateko epea zabaldu du Baztango Euskara Zerbitzuak. Interesa dutenek, martxoaren 15era arteko epea dute dokumentazioa aurkezteko, Euskara Zerbitzuan edo euskara@baztan.eus helbide elektronikoan. 16 urtetik goitikoek, nortasun agiria, curriculuma, baloratzen ahal diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak eta EGA edo baliokidea (ez dutenek euskararen gaitasun froga bat gainditu beharko dute) aurkeztu beharko dituzte. - F.A.G.