doneztebe - Altsasuko gurasoak Donezteben izanen dira ortzirale arratsaldean. Beraien seme-alaben auziaren egoeraren berri emanen dute. Berriki, Audientzia Nazionalak ez du terrorismotzat jo Altsasun gertatutakoa, baina halere zigor gogorrak mantendu dizkie gazteei. Zineman zehaztu dute hitzordua, 19.30ean. Eskualdeko herritarrak martxoaren 24an, igandean, 12.00etan, Altsasun eginen den manifestaziora joateko autobusa antolatzekotan dabiltza. - A.A.A.