elizondo - Bihar hasiko da aurtengo Emakumezkoen Baztango frontenis txapelketa. Azken urteetan errotutako lehiaketa honetan, aurten ere Baztan eta inguruko hainbat emakumek parte hartuko dute, zehazki, 30 emakumek, 15 bikotetan banatuta.

Bi maila izanen dira, bikote bakoitzak hautatu duelarik zein mailatan jokatu. Lehenbiziko mailan 5 bikote lehiatuko dira, hasierako ligaxkan denak denen aurka jokatuko dute eta lau bikote hoberenak finalerdietarako sailkatuko dira. Bigarren mailan 10 bikote ariko dira, 5eko bi multzotan. Multzo bakoi-tzekoak euren artean lehiatuko dira ligaxkan eta bakoitzeko bi hoberenak finalerdietara sailkatuko dira. Finalak maiatzaren 4ean - F.A.G.