igantzi - Udako denboraldian igerilekuen funtzionamendu-lanak esleitzeko lehiaketa egin du Udalak. Mantenimendu-, garbiketa- eta funtzionamendu-lanen esleipenak (sorosleenak izan ezik) dira bilatzen direnak. Denboraldi osorako (ekainaren 8tik irailaren 8ra bitarte) hasierako prezioa 1.500 euro da (BEZ barne). Proposamenak aurkezteko hondarreko eguna apirilaren 11a izanen da, 14.00 arte. Baldintza-plegua Udal idazkaritzan eskura daiteke. - A.A.A.