doneztebe - Udako ludotekan lan egiteko pertsona bat eta igerilekuan lan egiteko hiru sorosle kontratatzeko deialdiak egin ditu Doneztebeko Udalak. Bi kasuetan, interesa dutenek Curriculum Vitaea eta eskatutako dokumentazioaren kopia udaletxeko bulegoetan aurkeztu ahal izanen dute maiatzaren 3ra arte, 09.00etatik 14.00etara. - A.A.A.