lesaka - Beti Gazte Futbol Taldearen eskutik, denboraldi bukaerako bertso-afaria izanen dute maiatzaren 25ean, Lesakan. Arrano elkartean bilduko dira, larunbat horretan 21.30ean. Mahai-inguruan Sustrai Colina eta Julio Soto, Xilaba eta Nafarroako txapeldun izan diren bertsolarien saioaz gozatzeko aukera izanen dute. Elkartean bertan eman daiteke izena, 25 euro ordainduta. - A.A.A.