elizondo - Asteazkena, ekainaren 5a, ingurumenaren nazioarteko eguna da eta horren harira, aurten ere, Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuak babesturiko LIFE IREKIBAI programa Europearraren laguntzaz inguruko zoko zikin eta errekak garbitzeko auzolanak antolatu ditu. Auzolanetarako deialdia Oronozen, Lekarozen, Elizondon eta Arizkunen egina dago. Oronozen bihar, asteazkena 16.00etan Zubialdean egin dute hitzordua, erreka garbitzeko. Gainerako herrietan larunbatean, ekainaren 8an eginen da garbiketa. Lekarozen 9.30ean herriko plazan egin dute hitzordua eta Elizondon eta Arizkunen 10.00etan, hauetan ere, herri bakoitzeko plazan. Asegurua egiteko izena eman behar da 948 58 00 06 telefonora deituz edo jiriarte@baztan.eus helbidera idatziz. Antola-tzaileek eskularruak eta poltsak eramanen dituzte, eta akitzerakoan hamaiketakoa eskainiko da. - F.A.G.