etxalar - San Juan bezperan piztuko dute sua Etxalarren ere. 20.00etan berendu afaria eginen dute frontoian, bakoitzak nahi duena etxetik eramanez. 21.00etan joareak joz herriari itzulia emanen diote eta ondotik, herriko musikarien lagunduta, suak piztuko dituzte plazan. Eskola zaharren ondoan jarri den edukiontzia paper eta kartoiak biltzeko da. - A.A.A.