elizondo - Arkupeak Jubilatu eta pentsionisten elkarteak bere eskaintza oparoarekin segitzen du eta aldi honetan, irailerako eskaintza batekin dator. Venezia eta Dolomitetara bidaia antolatu du. Irailaren 20tik 27ra izanen da, eta bertara Joan nahi duenak, astelehen, astearte edo asteazkenean eman beharko du izena, 948450878 edo 618567837 telefono zenbakietara deituz.. - F.A.G.