elizondo. Elizondoko Santio bestak uztailaren 24tik 28ra ospatuko dira, eta urtero bezala, Elizondoko Herriak bertako ikasleen artean antolatutako marrazki lehiaketan Axular Aleman Irisarri elizondarrak irabazi du, honenbertzez, bere marrazkia etxez-etxe banatuko den programan agertuko da, gainera, bera izanen da uztailaren 24an besten hasmenta iragartzen duen altxaferoa pizteko ardura eta ohorea izanen duena. F.A.G./Argazkia: Ondikol