bera - Joan den urtean ez zen herri-bazkaririk egin eta aurtengoan, zein otordu-eredu, noiz eta nola egin aztertu ondotik, herri-afaria antolatu dute Berako bestetan. Hondarreko egunean, abuztuaren 6an, asteartean 22.00etan eginen dute Altzateko parkean. Txartelak 7 eurotan salgai daude Errekalde eta Xuga ostatuetan, hilaren 30era arte. Epez kanpo ez da sarrerarik salduko. Menuari dagokionez, oilasko errea, patata frijituak eta izozkia dute. - A.A.A.