urdazubi - Burdinaren Egunaren hamabigarren edizioa ospatuko da bihar Urdazubin. 10.00etan abiatuko da ospakizuna, herriko plazana ezarriko duten artisautza azokarekin. Gainera, haurrendako puzgarriak eta jokoak izanen dira. Forja erakusketa izanen da ere, Brun anaien eskutik. 12.00etan burdin mineralez kargatuak dauden orgak ailegatuko dira Salbatore Monastegira, idiek tiratuta. Garai bateko jardueraren antzezpenean olagizonek minerala aztertuko dute eta abadeak trukean urrezko txanponekin ordainduko du. Burdina urrezko txanponengatik truka-tzeko ekitaldiaren ondotik zikiro-jatea izanen da frontoian, eta besta borobiltzeko 16.00etatik aitzinera Bankako Menditarren kantaldia, mariatxien emanaldia eta dantzaldia izanen dira. - F.A.G.