elizondo - Baztan-Errekako Gazteen laxoa txapelketak aitzinera segitzen du, dagoeneko lehenbiziko fasea bukatu da. Denak denen aurka aritu dira lehenbiziko fasean, ligaxka sistema erabilita, eta hau bukatuta, honela gelditu da sailkapena: Doneztebeko B taldea lehenbiziko postuan gelditu da, bere gibeletik sailkatu dira Doneztebe C, Oiz, Irurita B, Irurita A eta Doneztebe B. Aipagarrai izan da ligaxkan izan den oreka eta berdintasuna, talde guztiek galdu baitute partidaren bat, eta lehia estua izan baita. Lehenbiziko lau taldeek lortu dute finalerdietara sailkatzea, eta atzo eta herenegun jokatu ziren finalerdietako joaneko partiduak.

Ortzegun arratsaldean, Oizko plazan, Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Aimar Ariztegi eta Uxue Ilarregik osatutako Oizko taldeak 7-5 irabazi zion Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena eta Julen Pikabeak osatutako Doneztebe C taldeari.

Atzo, berriz, bigarren finalerdian, Iruritan, Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Aritz Bikondo eta Julen Urreagaren Irurita B taldeak 5-7 galdu zuen David Mitxeo, Urko Oiarzabal, Erik Garcia eta Eneko Maylinen Doneztebe B taldearen aurka.

Hurrengo astean jokatuko dira itzulera partiduak. Finala, helduen txapelketan bezala, Iruritako plazan jokatuko da, irailaren 14an. Aipatu behar da, gazteen txapelketan, ligaxkako eta finalerdietako partiduak 7 jokotara jokatzen direla, finala, aldiz, 9 jokotara.

DONEZTEBEKO TORNEOA Gaur Donezteben ere izanen da laxoaz gozatzeko aukera, Doneztebeko VII. Torneoan. Herriko lau talde lehiatuko dira. 15.30ean, lehen finalerdian Aimar Jabalera, Asier Mutuberria, Xanti Uterga eta Joseba Juanenak osaturiko taldea Ramontxo Etxebeste, Felipe Ganboa, Iñigo Belarra eta Aberri Untxalok osaturikoaren aurka ariko da eta bigarren finalerdian, 17.00etan, alde batetik Jon Apeztegia, Mikel Telletxea, Javi Bertiz eta Pio Garcia ariko dira, aitzinean Paskual Bertiz, Eloi Garcia, Xabi Ibarrola eta Jose Luis Arozena dituztelarik. Bi irabazleen artean finala jokatukodute, 18.30ean. - F.A.G.