elizondo - Azken urteetako jardunari jarraiki, eskualdeko jubilotekek ikasturte berria abiatuko dute heldu den astelehenean, irailaren 2an. Urdazubi, Arizkun, Erratzu eta Elizondon bilduko dira adinekoak, jubiloteka desberdinetan.

Astelehenetan, Urdazubi eta Zugarramurdikoak, Urdazubiko gizarte bilgunean, lehenagoko nesken eskolan, elkartuko dira; astearteetan, Arizkunen, medikuaren etxean; asteazkenetan Elizondon, Arizkunenean, eta Urdazubin; eta ortzegunetan Erratzun, lixutegian.

Jubilotekan parte har-tzeko, Izena emateko, Elizondoko osasun zentroan edo 659 849 570 telefonoan eman daiteke izena. Amaia Iriondo animatzaile soziokulturala eta Edurne Garro gizarte langilea ariko dira ikasturte honetan jubilotekan. Aipatu, joan-etorriak egiteko garraio zerbitzua izanen dela. Web orria ere estreinatu dute, www.harremanajubiloteka.com. - F.A.G.