ziga - Bihar Zigan, bi urtean behin burutzen den Basaburua Eguna ospatuko dute. Almandoz, Berroeta, Aniz eta Ziga biltzen dituen kuartelak duela lau urte, Berroetan ospatu zuen lehen aldiz lau herrien arteko elkargune den besta. Duela bi urtekoa Almandozen izan zen eta aurtengoa, bihar Zigan izanen da. Ospakizunaren helburua herritarrak elkartu eta euren arteko harremanak sendotzea da, bide horretan, egun osoko egitaraua prestatu dute, mendi itzulia, mus txapelketa, haur jokoak, pala finala, bazkaria eta Hauspolariek taldearekin dantzaldia izanen dute. - F.A.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
