lesaka. Igande goizeko euriari aurre eginez, ehun lagun baino gehiago bildu ziren igande goizean Frain mendian, Tantirumairu ikastolaren deialdiarekin bat eginez. 2017ko Nafarroa Oinezen ondorioz Frain inguruan landatutako Oinez Basoa ikusteko antolatua zuten txangoa eta Lesakako ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoekin batera, Berako Labiagakoak, Baztangoak, Sarako Olhaingoak eta Baigorrikoak bildu ziren. Argazkia: utzitakoa