BERA - Joan den urtean bezala, olentzeroren emanaldia parte-hartzaileagoa eta osatuagoa egiteko asmoz, Berako Udalak musikariei dei egin die Olentzero herrikoiaren kalejiran parte hartzera. Akordeoia, txistua, flauta, klarinetea, saxoa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta perkusioa jotzen duten musikariak nahi dituzte eta urriaren 31 arte izanen dute izena emateko aukera, Kultur Etxeko 948 63 12 22 telefonoan. Kalejiran, Segurako alborada, Atiarno eta Ikusi mendizaleak abestiak joko dituzte eta partiturak Musika Eskolan eskura daitezke. Entsaio eguna abenduaren 11n, 19.00etan izanen dute Musika Eskolako areto nagusian. - A.A.A.