elizondo - Heldu den asteartea, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da, baina horrez gain, Nafarroaren Eguna ere bada. Hori dela eta, Nafarraoko Gobernuak hamarnaka ekitaldi antolatu ditu erkidegoko herri desberdinetan. Horien artean, Elizondon, musika kontzertu batekin gozatzeko aukera izanen da. Urteroko ohiturari eutsiz, Elizondoko Recreo musika bandak kontzertua eskainiko du Arizkunenea kultur etxean, 13.00etan. Sarrera dohainik izanen da. - F.A.G.