elizondo. Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Baztan Ikastolako hamarnaka haur, irakasle eta guraso Elizondoko karriketara atera ziren kopla kantari. Martiriaren oroimenez kantatzen diren kopletako batek dion bezala “kalerik kale ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz”, ez zioten urteroko hitzorduari hutsik egin, euria oztopo izanagatik. Izan ere, bi taldetan ibili behar ziren kopla kantari eta eskean, baina euriaren eraginez, ttikienek parkeko ikastolako eraikinaren kanpoko aldean bakarrik kantatu zuten eta koxkorrenak ibili ziren soilik kalerik kale, herriko gune desberdinetan geldialdiak egin eta zegokion kopla kantatu ondotik, goxokiak, pastak, fruituak eta dirua biltzen. F.A.G. /Argazkiak: Ondikol
- Multimedia
- Servicios
- Participación
