Baztango Gazte Asanbladak eguberri inguruan bigarren eskuko truke azoka bat antolatzeko asmoa du, eta horren aitzinetik, jendeak etxean erabiltzen ez dituen gauzak, errate baterako, arropa, etxetresnak, mahai-joko, liburu edota diskoak bildu nahi dituzte. Atzo hasita, Eguberriak arte, ortziralero, 18.00etatik 20.00ak arte gaztetxe parean mahai bat jarriko dute jendeak eramaten dituen gauzak jasotzeko.