Inauteri aro bete-betean murgilduak gauden honetan, jakin da ez dela inon ohiko ospakizunik eginen, ezta Lekarozen ere. Urtero, ortziral eta larunbatean ospatzen dituzte inauteriak, baina aurten ezin denez beti bezalakorik egin, larunbat goizean gazte batzuk mozorrotu eta etxez etxe ibili ziren inauterietako seinale gisa. "Jendea triste dago, eta inauterietako alaitasuna herritarrekin partekatu nahi genuen, dauden murrizketak errespetatuz", nabarmendu dute. Eskerik gabe, etxez etxe, aspaldi ikusi gabeko barrideekin egon eta balkoi edota leihoetatik harremanak mantentzeko helburuz, giro ederrean ibili ziren. Lekaroztarrek aunitz eskertu zuten bisita