Baztango Udalak Aritzakun eta Urritzate artean dagoen Sumutsua alderdian hainbat lan egin behar izan ditu berriki. Iazko abuztuan ere bertan jardun zuen, 2014ko uztailean eta 2015eko otsailean izandako euriteen ondorioz bidean egindako kalteak konpontzeko denera 110.607,85 euroko inbertsioa egin behar izan zuen. Bertzeak bertze, bidera lerratu ziren lurrak kendu, harri-lubeta zimendatzeko indusketa egin, harri-lubeta eraiki, drainatze-sistemak konpondu eta zoladura berritzeko.

Aurtengo urtearen hasmentan bertze lurmendia izan da toki bertsuan eta horren ondorioz drainatzeak eta lur mugimenduak egin behar izan ditu Udalak 54.819,01euroko inbertsioa suposatuz. Lanak Altzugaraik egin ditu, 47.619,48 euroan eta zuzendaritza LKSren gain izan da, 7.199,53 euroan.