BERA. Gaurtik hasi eta igandera bitarte Labiaga ikastolak, herriko hainbat eragilerekin batera Lore Jokoak antolatu ditu. Ikastolak berez prestatutako ekitaldiez gain, Berako eta Bortzirietako bertze eragile batzuk prestatu dituztenak ere sartu dituzte. Honela, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta IKA Euskaltegiraren eskutik, irakurketa saio jarraia izanen da gaur Jamotenean. 18:00etan hasita, Karmele Jaio idazlearen Zu bezain ahul liburua irakurriko dute Bor-tzirietako hainbat eragileek. Irailaren 30a arte zabalik dagoen matrikulazio kanpainari hasiera emateko ekitaldia izanen da hau.

Ortziralean, hitzaldia antolatu du ikastolak. Mirari Bereziartuak Euskal Herria estatuaren euskal eskola nazionala solasaldia eskainiko du 20:00etan Berako liburutegian.

Larunbatean, Gure Txokoa dan-tza taldeak hamaseigarren urtez antolatu duen Dantzari Ttiki Eguna ere txertatua dago egitarauan. Beraz, goizeko 10.30etik herriko eta inguruko herrietako dantzari ttikien saioak ikusteko modua izanen da. 18.30ean euskal tresnen kon-tzertua eskainiko du Juan Mari Beltranek Altzateko plazan edo, euria eginen balu, Kultur Etxean.

Igandean, Erromeria prestatu du ikastolak. 11.30etik 12.30era patata tortilla lehiaketa eginen da. Karrika animazioa ere izanen da Musika Eskolako trikitilariekin. 12.30ean bertso poteoa eta 14.00etan ikastolako bazkaria. Bazkalondoan, "Joseph and John-en This is the Basque Country ikuskizuna izanen da Altzateko frontoian eta Gure dantza herrikoiak Gure Txokoako dantzariekin eta Ezpelur gaiteroekin. Arratsalde osoan musika eta karrika animazioa ere izanen da Lesakako trikitilarien eskutik.