BERA - Zotal Total jaialdia antolatu dute larunbatean Kataku Herri Ostatuan. 14:00etan bazkaria izanen dute eta 18:00etatik aitzinera zuzeneko musika, artista gonbidatuekin. Bazkarirako apuntatzeko Katakuko zerrendan izena eman behar da. Katakumeek 6 euro ordaidu beharko dute eta bertzeek 12 euro. Ostatua izateaz gain, dinamika kulturala eta soziala bilatzen duen elkartea da Kataku. - A.A.A.