BORTZIRIAK - Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako emakumeek ere, Hameka indarkeria jasateaz nazkatuta gaude! Justizia feminista orain! goiburupean.

Azaroaren 23an, ortziralean, Tratu txarrak eta salaketak emakumeen arteko mahai ingurua eginen dute 20.30ean Berako Beralandetan. Egun berean, 12.00etan Arantzako Udalak deitutako elkarretaratzea eginen dute plazan.

Azaroaren 25ean, igandean, berriz, Lesakara martxan antolatu dute, oinez edo bizikletaz egin daitekeena. Irteera ordutegiak honako hauek izanen dira: Berako Altzateko plazatik 11.00etan; Igantzi eta Arantzakoak Igantziko frontoitik abiatuko dira 11.30ean eta Etxalarkoak 12.00etan Lesakako zubian. 12.30aen manifestazioa eginen dute, Itturrunzubiko plazatik abiatuta (Albistur karrikan) eta 13.00etan Lesakako plazan izanen da ekitaldia.

Sexu industriaz bideo-foruma Bertze aldetik, Medicus Mundi (Munduko Medikuak) erakundearen eskutik, gaur egun heziketa afektibo-sexualaren eredu eta esparru diren pornografiaren eta prostituzioaren gaiak Sexu industriaz hitz egin dezagun izeneko bideo-forum baten bidez aztertuko dituzte, baita emakumeen salerosketa ere. Azaroaren 23an, ortziralean 18:30ean izanen da saioa Berako Beralandetan. Mundiko Medikuak erakundeak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute saioa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. - Aitor Arotzena