DONEZTEBE - Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere, Xabierraldian parte hartu nahi dutenentzat. Autobusa martxoaren 16an, larunbatean, Beratik goizeko 04.45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, erromesek handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko. Ondotik, etxera itzultzeko autobusa Xabierren egonen da. Titi ostatuan apuntatu behar da edo 948 450 271 telefonora deituz: Erreka elkarteko bazkideek 20 euro ordainduko dute eta ez direnek 15 euro. - A.A.A.