etxalar - Altxata elkarteak antolatutako XXVII. Gasna eta artisau feriaren inguruan antolatutako asteburua primerako eguraldiarekin ospatu dute. Larunbateko III. Artzain Zakur lehiaketan eta igandeko gasna lehiaketan Orabideko Kortari suertatu da garaile. 22 eskulangileren lanak ere ikusgai izan zituzten igandean.

III. artzai zakur lehiaketa egin zutelarunbatean errota pareko zelaian. Bortz zakurrek hartu zuten parte eta Orabideko Kortariko Julen Arburua suertatu zen garaile, Ipar zakurrarekin; bigarren Etxalarko Beñat Bordaxuri Kea zakurrarekin; hirugarren Mugairiko Jorge Oteiza Arakil zaurrarekin, laugarren Oñatiko Mikel Arregi Argi zakurrarekin eta bosgarren Oñatiko Joxe Mari Bengoa Zeu zakurrarekin (Oñati). Epaile lanetan Joxejuan Olako, Esteban Landaburu eta Ion Lekueder aritu ziren.

Ondotik plazan herriko dantzarien saioa izan zen eta Hara taldearen kontzertua Herriko Ostatuan.

22 artisauak eta 13 gasna Igandean goizetik eskulangileen postuak egon ziren ikusgai. 22 artisau postu izan ziren frontoian eguerdi arte. Gasna lehiaketara hamahiru gasna aurkeztu ziren (sei gasna Etxalarkoak, Lesaka, Bera, Arantza eta Orabideatik).

Lehiaketa honetan ere Kortariko Julen Arburua suertatu zen garaile, Etxalarko Patxiku Irisarrik, Lesakako Manolo Arozenak, Arantzako Gregorio Mitxelenak eta Berako Bautista Telletxeak eta Ana Lazkanotegik osatutako epaimahaiaren arabera. 120 euro, oroigarria eta Herriko Ostatuan bi lagunentzako asteburuko otordua irabazi zituen. Bigarren saria Berako Garmendiko bordako Sokorro Almandozek eskuratu zuen (90 euro, oroigarria eta txokolatezko ardia) eta hirugarren saria Berako Pimitxeneko Eider Pikabeak (75 euro eta lore sorta).

Aurkeztu ziren Etxalarko gasnen artean hauek izanen ziren lehenengo bi postuetan geratu zirenak: lehenbizikoa Ursuako Jorge Arizaleta (50 euro, oroigarria eta txokolatezko ardia) eta bigarrena Landaburuko bordako Joseba Danboriena (30 euro eta lore sorta).

Jende aunitz ibili zen herrian egun guzian zehar, udako eguraldi bikain eta eguzkitsua lagun zutela. Eguerdiko trikitilarien saioa ere arrakastatsua izan zen, baita Bankako kantarien girotutako kantu bazkaria ere. 150 lagun inguruk bazkaldu zuten frontoian eta ilunabarra bitarte kantuan aritu ziren. Egun guzian zehar, eskulan ikastaroko lanak ikusgai egon ziren eta goizean baserriko lan tresna zaharren erakusketa Iriondoan.