bortziriak - Nerabezaroan ohikoak diren portaera arriskutsuen prebentzioan eta ohitura osasuntsuen sustapenean familiatik egin daitekeena aztertzeko, gurasoentzako solasaldiak antolatu ditu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Urriaren 22an eta 29an izanen dira, 17.00etatik 18:30era Berako Beralandetan eta gaztelaniaz eskainiko dira. Izen-ematea info@bortziriakgz.eus helbidean edo 634 223659 telefonoan egin daiteke.

Suspertuk emanen dituen hitzaldien helburua, norbere gurasotasuna aztertzea da, sustantzien kontsumoen gaiari aitzin egiteko. Edukiei dagokienez, lehenbiziko saioan nerabeen arrisku-portaerak zein diren, babes- eta arrisku-faktoreak.. aztertuko dute. Bigarren saioan, arau eta mugak eta heziketa estiloak aztertuko dituzte. - A.A.A.