bera - Abenduan hasitako ildoari eutsiz, bertako ekoizleen azoka Beralandetan eginen dute larunbatean, 10.30etik 13.30era. Eguraldi ona eginez gero, kanpoko aldean eta txarra baldin bada, areto barrenean elkartuko dira. Hainbat produktu eskaintzen dituzten eskualdeko ekoizleak egonen dira. - A.A.A.