lesaka - Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio. Lesakan eginen dute eta eguna eta ordua izena ematen dutenen artean adostuko dute. Izen-ematea 618 963 011 telefonoan edo bortzibertso@ gmail. com helbidean egin daiteke urtarrilean, 30 euro ordainduta (langabetu eta ikasleek 15 euro). - A.A.A.