Nork bere harri-koskorra ipintzen duela antolatzen da Tafallako txosnagunea. Horrela, urte osoko lanaren fruitu izaten ari dira zazpi egunetan zehar oholtza gainean igotzen ari diren 23 taldeak eta 8 dj-ak. Tafallako jaiak’24 erradikalki lelopean aurkeztu zituzten gazteek aurten herriko jai herrikoiak. Ezarritako aisialditik at dagoen jai-eredu baten eskaintza norabide izanda, oraingoan ere txosnaguneak herriko erdigunean egon behar duela aldarrikatzen dute gazteek, modu honetan Tafallako herriari eta oroz gain bere gazteriari zuzendutako paregabeko eskaintza kulturala aurkeztuz.

Herrian edota zonaldean sorturiko taldeen presentzia bermatzea garrrantzi nabarmeneko kontua dela diote antolatzaileek, eta tokian tokikio taldeak protagoista nagusi izango direla, hamaika genero ezberdinetako musikaren eskulangile izango gira gunean. “Gure baloreak aintzat hartzen dituen bestelako jai eredu bat eraikitzearen grinak bultzatzen gaitu, eta autogestioaren bidez eratzen dugu gure txoko hau jaietan. Hori dela eta, azpimarratzeko garrantzitsutzat jotzen dugu jaietako zazpi egunetarako egitarau guztizkoa antolatu izana. Horrekin batera, Euskal Herriko panorama musikala etengabeko aldaketan dagoela badakigu, eta hori gure kartelan ahalik eta zintzoen isla dadin saiatzen gara”, azaldu zuten eratzaileek. Guztira 23 taldek eta 8 dj-ek osatzen dute kartela, eta urtero legez bestelako ekintza batzuk ospatuko zirela iragarri zuen antolakuntzak. “Finean, txosnagunea espazio politiko bat da ere, eta herriko hainbat eragileren aldarrikapen bazterra delako programazioa horren araberakoa izan ohi da”.

Honela, jaietako lehen eguna izan zen 14ean, Pasadizo tabernan 13:00tan izan zen topara joateko gonbita egin zuten gazteek. Ostean, arratsaldeko 17:00tan techno dj-ak egon ziren espazioan. Txoznak iazko kokaleku berean direla, Tafallako Ikastolako Barrakarekin antolatu dituzte hainbat ekintza. Hortaz, eguneroko entzunaldiez gain atzo txikiei zuzenduriko marrazki lehiaketa izan zen Calatayud Pasalekuan. Gaur, 16, presoen aldeko eguna da eta bazkari herrikoia izango da jaigunean. Geroago bertso saioa izango da Sarai Robles, Eneko Lazkoz eta Saats Karasatorre bertsolarien eskutik. Bihar egun feminista dela, talde feministak bermuta antolatu du, eta Ikastolako Barrarekin batera asmakizun lehiaketa izango da. 18a gazteei dagokie, eta Tafallako Gazteak taldearekin batera gazte bazkaria eta Palestinaren aldeko ekimen hiru burutuko dira; Euskal Herri mailan antolatzen ari diren egintzen markoan sartzen den musika arabiarrarekin teknokarroa, eta osteko kalejira eta manifestazioa, hauek hirurak Peñekin eta Tafallan Otan ez taldeekin batean. Datorrenean, 19an, Ikastolako Barrakak herrian barrena gynkana bat prestatu du eta 20a azkeneko eguna dela, ekintzarik ez baina egunero lez zuzeneko musika izango da, kasu honetan hiru dj-ren entzunaldiak.

Autogestioa funts, eta kolektibo nahiz norbanakoen arteko hartu-eman harremana oinarri duen proiektu gisa da txosnagunea. “Jai Herrikoiak herriarentzako programaren parte dituzue, eta Tafallako erdigunean egon behar dugula aldarrikatzen dugu berriro ere. Honela, auzolana nahitaezko tresna gisa bilakatzen da edozein ekintzaren garapenerako, eta Tafallako jaien parte den proiektu politiko hutsa izateaz askoz ere haratago doaz Ez gara inolako musika-festibalik, ezta jaietatik at egon behar duen espaziorik ere. Badakigu gure jarduera nagusia kontzertuak izanda eragozpenak sor ditzakegula auzokideengan, horren kasuaz guztiontzako onuragarria den bizikidetza baten alde egiten dugu” adierazi zuten.

Iazko balorazioa oso positiboa izan zen, bai jende kopuru aldetik baita giro aldetik ere, eta urte honetan antzerko zerbait jazotzea espero da. “Honela ba, Tafallarrok, txosnagunetik pasa zaitezten animatzen zaituztegu, ospatuko diren ekintza guztietan parte hartzera gonbidaturik zaudete, eta Jai Herrikoiak aurrera atera daitezen laguntzera motibatzen zaituztegu. Bestalde, anitz esker musika egiten duzuen horiei, zuen irudimenaz besterik sortzen duzuenei. Segi kreatzen, segi jotzen, eta segi espazio aske eta duinak sortzen”, amaitu zuten eratzaileek. l