TOPAKETA. Esteribarko Udala mugaz gaindiko proiektu batean ari da parte hartzen, Kintoan Barna izenekoan, POCTEFA programaren barruan dagoena. Proiektuaren barruan, pasa den ostiralean, Baigorriko haurrek Esteribar bailara bisitatu zuten eta oinez Agotzeneara abiatu ziren. Bertan, eko-eraikuntzari buruzko tailerra egin zuten eta bazkaldu ondoren, berriz Baigorrira itzuli ziren. Apirilean, Zubiriko eskolako haurrak Baigorrin izan ziren. Esteribarko Zerbitzutik diotenez, “ekin-tza hauen helburu nagusiak dira bi aldeetako haurrek elkarren berri izatea eta amankomunean duten hizkuntza erabiltzea, euskara alegia”. Halaber, datorren ikasturterako topaketa hauei jarraipena eman nahi zaie. P.C./emanak