rrealitate saihestezina eta erdiragarria izan arren, gatazka politiko eta sozial asko arreta mediatikotik kanpo eta jarraipen informatiborik gabe utzi egin du nazioarteko komunitate politikoak. “Ahaztutako gatazkak” deiturikoak dira. Gerrak eta gainerako liskar armatuak, goseteak, mota guztietako krisi humanitarioak, esberteratuak, errefuxiatuak eta abar, gabezia eta ezegonkortasun egoera guzti hauek milioika biktima eragiten dituzte. Hau esanda, murriztu beharrean, hazi eta gaiztotu egiten ari da kopurua dagoeneko enkistauta daudenei beste gatazka gehitzen direlako: alde batetik, hasi bezain laster ahaztuta izaten direnak eta bestaldetik, nahiz eta arreta mediatiko eta akademiko handia jaso euki -Mendebaldeko Sahara, migrazio-krisiak edota Afganistan, erabateko gaukotasunez gainera- sistematikoki mugatutako, baztertutako edo ahaztutako gatazka-egoerez oso gutxi bereizten direnak haien kudeaketaren porrota jakinda. Eta gutxi balitz bezala, pandemiaren aurkako medioak planetako edozein puntutara iristen ez badira, kroniko eta iraunkor bihurtzeko benetako arriskua duen osasun-krisi baten erdian gaude. Hala da bai, dagoeneko izan diren kasu askotan bezala tamalez. Orduan neure buruari galdetzen diot, zuzenki eta zin-tzoki, noren zerbitzura dagoen eta zertarako balio duen Nazio Batuen Erakundeak eta, non eta noren aurrean erantzuten duten munduko buruzagi politikoek, botoi bat sakatuz edo telefono bat altxatuz nor bizi eta nor hilko den erabakitzen dutenak hain zuzen.

Norberaren korapilezko egunerokotasun harago begirada desbideratzea oso-oso zaila da, zalantzarik ez. Dena den, guzti-guztiok garen giza-komunitateak ahaztu egiten badu pobreziaren, gerraren edo gosearen biktima diren milioika eta milioika persona, ez gara kapaza inolako normaltasunera itzuliko, edozein izanda ere. Holako sentimenduaz astinduta sentitzen naizenean lagun zahar batek aspaldi esandakoa gogoratzen dut. Hauxe zion:‘armiarmek beren oihalak batzen badituzte lehoi bat harrapa dezakete’. Esana dago.