Sabino Aranak 1895eko uztailean sortutako tresna politikoa itzulerarik gabeko bide bati hasiera emanez -euskotarren aberri bakarra Euskadi da-, 130 urte bete ditu, ez da gutxi. Joan den igandeko Alderdi Eguna, EBBren presidentea gisa Aitor Estabanen lehena izan da eta eskeinitako lehenengo hitzak urte hauetan zehar EAJren ibilbidea sostengatu duten printzipio humanisten erabateko indarraldia aldarrikatzako izan ziren, politikagintza gizartea eraldatzeko tresna gisa eta Alderdia bera eraldaketa horren palanka funtsezkotzat harturik. Era berean, ez zuen ahaztu bere aurrekoei eta bidearen etapa bakoitzearekin bat egin zuten alderdikideei espresuki eta hunkituta aitortu izana, garai batzuk oso zailak eta mingarriak izan zirela azpimarratuz: klandestinitatea, erbestea, diktadura frankistaren osteko itzulera, ETAren indarkeria terroristaren hamarkadak... Horrez gain, ere azpimarratu nahi izan zuen Aitorrek egungo etapa, herritar eta subjektu politiko garen aldetik, ez dagoela zailtasun eta arriskuetatik kanpo, besteak beste, munduko egoera oso-oso kezkagarria delako eta Espainiako panorama politikoa ikusita, auskalo, txantxetarik ez. Testuinguru horretan, Euskadi ez dela uharte bat ezta EAJ perfektua ere aitortuz, Euskadiko giro politikoa ez da Madrilgoa eta EAJ ez da beste askoren inpostura politikoaren lokatzetan nahasten. Eta hori abiapuntu ona bada ere, horren gainetik erabakia eta erantzukizun politikoa da. Bistan dago Euskadik erronka berriei aurre egin behar diela, baita alderdi guztiek ere, EAJk, behintzat, ez du inolako erronkarik aldenduko.
Joan den igandean, Forondan elkartu ginen Euskadiren nazio eraikuntzarekin irmo konprometiturik sentitzen dugunok, besteak lehenagoz izan ziren bezalaxe, zera, jendearekin, demokrazia eta giza-eskubideekin, Ertzaintzarekin, euskararekin, gure gazteriarekin, erakundeen indarrarekin, emandako hitzarekin, etorkizunarekin.
130 urte pasata, hona hemen EAJren benetako ondarea: duintasuna, sustraiak eta hegalak. Harro sentiarazteko.