Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

José Manuel Bujanda

Marfil dorretik

Marfil dorretikEFE

Yaltako Konferentzia Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik Stalinek, Churchillek eta Rooseveltek egindako bilera izan zen. Roosevelt hil eta Trumanek hartu zuen bere lekua. Hitler eta Mussolini hilda zeudelarik garaile ziren herrialdeek Francoren erregimena akatzea pentsatu zuten, “Ardatzeko” potentziekin lerrokatutako erregimen frankista faxista zelako.

Roosevelten heriotzak, Stalinen beligerentziak eta Churchillen ukoak eragotzi zuten asmo hori. Agirre lehendakariaren, Antón Iralaren eta Jesús de Galíndezen lana New Yorken oso baliotsua izan zen zentzu horretan. Aliatuek azken orduan saihestu egin zuten esku-hartze militarra, erbestean zegoen Euzkadiko eta Errepublikako Gobernuaren asmo eta nahiaren aurka, Agirre lehendakariaren, Euzkadi Buru Batzarraren, PSOEren eta PCEren aurka.

Garrantzitsua da gogoratzea 1945eko maiatza eta uztaila bitartean, erbestean zegoen Euzkadiko Gobernuak, Estatu Batuetako Segurtasun Zerbitzuaren (OSS) laguntzarekin, 120 bat gudarien unitate bat antolatu zuela, Paris ondoko Cernay-la-Villen entrenatuz. Helburua zen eliteko talde batekin lan egitea Francoren diktadura akatzeko. Talde hau Espainiako gerra zibileko gudari-miliziano ohiek eta Frantzian alemaniarren aurka borrokatu eta Parisen sartu ziren gudari-milizianoek osatzen zuten.

Proiektua Trumanek zapuztu zen: “Gerra Hotzaren” testuinguruan komunismoaren gorakadaz kezkatuta, Espainian frankismoaren aurkako borroka armatua babesteari uztea erabakiaz. Ondorioz berrogei urteko diktadura gogor eta krudel. Inork uste al du Rooseveltek edo Trumanek Francoren aurka jokatu izan balute, gure Herriko gehiengoak ezetz esango zuela esanez bide egokia Francorekin elkarrizketatzea zela? Zergatik daude Putinek Ukraina inbaditzea babesten duten eta Maduroren diktaduraren aurkako edozein ekintzaren aurka dauden pertsonak? Agian hain puristak diren tertuliakide batzuei astebete Venezuelan igarotzeko gonbidapena egin beharko zitzaien, eta gero, iritzia eman errealitate lizunetik eta ez marfil dorretik.