Emakume ausarta da Sor Lucia Caram, Argentinako Tucumán lurraldeetan jaiotako 59 urteko moja. 31 urte daramatza Espainian bizitzen. Tucumán herrialdeetan, Videlatarrek burutu eta izandako errepresio latzak esnatu zuen bere kontzientzi politiko-erlijiosoa. Jesús Sanz, Oviedoko obispoak, “moritoei” buruz abuztuan esandakoak asaldatu du. Suteei buruz ere aritu zaigu. Argi hitz egiten duen horietakoa eta ez du inolako beldurrik bere iritzia emateko gai zailei buruz, hala nola pobreziari, politikari eta justiziari buruz. Jende askori ere laguntzen die bere fundazioaren bidez baliabiderik gabeko familiei.

Egun hauetan bere errezo bereizi eta esanguratsu bi arretaz pare bat aldiz irakurtzeko aukera eta parada izan dut. Gogoetatsu utzi nau. Nik neuk uste dut sinesten dudala, askotan idatzi izan dudan bezala eta beraz sinestun gisa kontraesan asko sarri sortzen zaizkit. Zeren konbentzituta nago inguratzen gaituzten gaitz guztien erruduntzat jotzen dugun Jainkoak ez duela ezer egingo sortzen dugun ankerkeri eta zikinkeria guztia kentzeko. Gu gizakiok gara, edozein erlijiotako sinestunak izan edo ez, geure burua(k) antolatu behar ditugunak. Jainkoak ez du guk geuk egin dezakegun ezer egingo.

Pentsatzen dut ezin dugula Jainkoa gure kapritxo edo nahiaren arabera irekitzen dugun txorrota edo iturri bat bezala tratatu, ezta beste gizaki onen oroitzapena bitartekari gisa erabili ere. Jainkoak, nago, badakiela zer dagoen geure baitan: gure nahiak, irrikak, miseriak, inbidiak, zailtasunak, erronkak. Nago badakiela ere nola saiatzen garen geure bizi osoa gainditzeko ibilbidean zehar itxaropenaz, jakinda aldez aurretik ezin dugula dena egin eta izan, ezta dena lortu ere.

Garrantzitsuena bizitzan nola ibiltzen garen da, proiektatzen dugun begirada, luzatzen ditugun eskuak, ematen ditugun besarkadak, partekatzen ditugun irribarreak edo malkoak. Nago Jainkoak funtsean, gure benetako gizatasuna garatzeko giltzak eman zizkigula. Nola erabiltzen ditugun gure esku dago. Horrela dio Sor Luciak.