Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Elena Etxegoyen

Ilargiaren izkutu-aldea

Ilargiaren izkutu-aldeaNASA/ EFE

Bizitzaren zuzenean transmisioa egitate bat den garaian bizi gara, ez dago milisegundo batean sartzen den xehetasunik, interesa egon bada, errealitate-denboran ezagutarazi ezin denik. Ezta bizitza, doitasun matematikoko elipsi batean ilargiaren orbita inguratzeko lur planeta atzean utzita, espazioan zehar bidaiatzen den gelatxo zientifiko baten barruan igarotzen bada ere. Orion kapsulatik iristen diren irudia oso goi-kalitatezko apartekoak eta zirraragarriak dira, gutako edozeini espazioan esekita dauden ilargia edo planeta lurra, gure begien eskura ez ezik baita gure behatzen ukimenaren eskura ere. Sentsazio bitxia da, batez ere Artemisa II misioak -arrakastaz bukatzea espero dut- kostatu omen dituen 4.000 milioi dolarrek ezin dutelako ezkutatu horrek guztiak dakarren desfasea, benetan gaur bizi garen mundua ezagutzen eta sufritzen ari denaren aurrean. Ziur nago den-denak bere aproposako unea eta zergatia dituela, bere izateko arrazoia eta bere proiekzioa, baina ziur nago ere gutxi batzuen interes eta botere estrategikoaren saretik, hau da, haien kontrol ekonomiko ezaguna eta konkretutik, ez dela ezer ihes egiten. Ez naiz ari Artemisa-kasua denik, baina ez dut zalantzarik etorkizunean, kostuak eta batzuen etika are gehiago merkatuz, hala izango dela. Balio beza, beraz, sarrera luze eta nahasi honek barrutik korrokatzen nauena azpimarratzeko: milaka milioi orain eta etorkizunean aeroespazial interbentzio baterako; gutxi batzuen eskutan dagoen arma-industriarentzako milaka eta milaka milioi, untsipen-handiko gerretara eta gizakien sarraskira biideraturik, negozio eta inpunitatea; eta beste izugarrikeria batzuen artean, 750 milioi pertsona baino gehiagori eragiten dien gosetea, 11tik 1 mundu osoan, gure planeta urdin ederra.

Konfuziok aldarrikatu zion jada: jakintsuak ilargia seinalatzen duenean, ergelak behatza begiratzen du. Hau da, anekdotikoan zentratzen gara, aitzakietan, garrantzitsua, begiratu nahi ez duguna, baztertzen dugu. Ez da estrategia egokia gizateriaren onerako.