Groucho Marx handiak benetako esamolde potzoloak utzi zizkigun. Horra gustukoen batzuk: “Hobe isilik egotea eta ergela itxura hartzea, hitz egitea eta dagozkiokeen zalantzak behin betirako argitzea baino. Geratu mundua, jaitsi egingo naiz eta. Ez dut inoiz aurpegi bat ahazten, baina zure kasuan, pozik egingo dut salbuespen bat. Bere epitafioan: Barkatu ez naiz jaikiko eta. Edaten dut besteak interesgarriagoak egiteko. Aipatu gaizki aipatu nauzula arren.

Hiltzen naizenean, erraustu nahi dut eta nire errautsen ehuneko hamarra nire managerraren gainean isuri. Hauek dira nire printzipioak baina zuri ez bazaizkizu gustatzen, beste batzuk ditut. Zergatik diozu maitasuna sexuaz ari zarenean? Zure liburua hartu nuen unetik, lurrera erori nintzen barre-algara batean, baina noizbait irakurtzea espero dut. Barkatu “jauna” deitzen badizut, baina ez zaitut oraindik oso ondo ezagutzen eta.

Seme, zoriontasuna gauza txikiz osatuta dago: yate txiki bat, jauregi txiki bat, fortuna txiki bat. Inoiz barre egiten ez duena ergela da, baina gauza guztiekin egiten duena leloa. Ergela baten itxura izan dezake, eta gainera, ergela bezala jokatu, baina ez, ez zaitez engaina, benetan ergela izango da eta. Hain lanpetuta nengoen kritika idazten, ez nuela liburua irakurtzeko astirik izan.

Bizitzan dirua baino gauza garrantzitsuagoak daude, baina hainbeste balio dute! Antzezlan hau asko gustatu zait, batez ere atsedenaldian. Bizitzaren sekretua zintzotasuna eta tratu zuzena da, baina hori faltsutu badezakezu, lortu duzu garaipena. Umorea, etengabe erabiltzen dudan hitza da, zoratzen nau, eta noizbait, agian, jakingo dut zer esan nahi duen. Ez nintzateke inoiz ni bezalako norbait onartuko lukeen klub batean sartuko.

Inteligentzia militarra kontraesana. Politika arazoak bilatu, aurkitu, gaizki diagnostikatu eta erremedio okerrak aplikatzeko artea da. Ez pentsatu gaizki nitaz, emakume, zureganako dudan interesa soilik sexuala da eta. Hurrengoan ikusten zaitudanean, gogorarazi ez agurtzeko”. Groucho.