Síguenos en redes sociales:

Euskararekiko errespetua

Azken egun hauetan lan-erreformaren aurka izandako hainbat mobilizaziotan izan naiz. Beste gauza ba-tzuen artean, deigarria egin zaidana euskararekiko jarrera izan da. Izan ere, manifestaldiak bukatu ondoren bi hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz) egindako hitzaldietan, bertaratutakoen portaera ez da bera izan euskaraz eta gaztelaniaz aritu direnean. Euskaraz hitz egin dutenean, jendeak ondokoarekin berba egiten duenean sortzen den zurrumurrua izan da nagusi. Gazteleraz hasi direnean, ordea, berehala nagusitu da ia erabateko isiltasuna. Hori, euskaraz eta gazteleraz izan direnean hitzaldiak, kasuren batean euskaraz esandako hitz bakarra "eskerrik asko" izan baita. Ez naiz jendearen jarrera juzgatzen ari eta jakin badakit ez dela inongo intentzio maltzurragatik izan, baina gertaera honek isla-tzen duen sentsibilitate falta eta kultura linguistiko ezaz ohartarazi nahi dut. Edozein hizkuntzak, ulertzen ez badugu ere, merezi du guztion errespetua.