Antsoainen bizi gara. Seme-alabak euskaraz hezi nahi ditugu, baina Udalak herriko haur eskolan ez digu eredu euskaldunik eskain-tzen. Umeak Iruñeko haur eskola euskaldunetara eraman behar ditugu.

Egoera honen aurrean, orain hilabete batzuk herrian haur eskola euskalduna aldarrikatzen hasi ginen. Hainbat batzar egin genituen Udalarekin eta urtarrilean gaia udalbatzara iritsi zela jakin genuen; baina horra arte. Alkateak batzarrean, haur eskolan euskal adarra abian jartzeko baldintza eta berme nahikorik ez zegoela esan eta puntua ez trata-tzea erabaki zuen. Antza, haren hitzetan: eskolako hezitzaileek izan beharko luketen euskara maila ziurtatzeko zailtasunak omen dituztelako.

Zer ez zuen esan:

1. Aurrekontuetan Udalak haur eskola euskalduna sustatzeari euro bakar bat ere ez diola eskain-tzen.

2. Udalak udal araudia ez duela betetzen: haur eskolako bedera-tzi hezitzaileetatik seik gutxienez euskara ezagutu beharko lukete.

3. Haur eskolako langileen gehiengoa behin-behinekoa izanik, Udalak langile euskaldun finkoak kontratzeko lan-deialdirik egiteko asmorik ez duela.

Hortaz, alkateak esan zuenari baino esan ez zuenari erreparatuz gero, haur eskolan euskal adarrik ez zabaltzearen arrazoia politikoa dela argi eta garbi geratzen da. Udalak ez du haur eskola euskaldunaren bidean neurri eraginkorrik hartzeko borondaterik. Azken hilabeteetan gainera, instantzien bidez urratsik emango duen galdetuta, ostrukarena ere ongi egiten dakiela erakutsi digu.

Gutxietsiak, baztertuak senti-tzen gara, baina jakin dezala ez dugula etsiko. Seme-alaben hizkuntza eskubideak bermatuak ikusi arte, lanean tinko jarraituko dugu.

Iaz, Iruñeko haur eskoletara seme-alabak eramateagatik, Iruñeko Udalak “kanpotarrei” ezar-tzen zigun kuota gehigarria Antsoaingo Udalak bere gain har-tzea lortu genuen. Oraingoan, herrian haur eskola euskalduna izatea lortuko dugu!

“Zertarako da eskubidea, biderik ez badago...”.