Lesakan kontuz! Kamio-gidaria ihesi!

20.02.2020 | 01:11

Otsailaren 13a; goizeko 10.00ak dira. Txirrindulari bat Irundik irten da eta, Lesakan barna, Agiñako aldapari heldu dio lasai-lasai trafiko handirik ez baitago. Abiatu eta berehalaxe, bi kartel handi daude, lehendabizikoa euskaraz eta aurrerago beste bat gaztelaniaz, gidariek txirrindulariak errespeta ditzaten adieraziz.Bidea ez da oso zabala. Aroztegia ere inguruan da.Halako batean, kamioi handi bat azaldu da goitik beheraka errepide guztia hartuz. Habaila moteldu ordez, berean jarraitu du. Txirrindularia, ikaraturik, baztertu da erabat, baina kamioia, inolako arretarik gabe, berean datorrela ikusirik, di-da batean bide bazterrean geratu egiten da, badaezpada ere. Berdin dio, kamioak ez ikusiarena egin eta bide guztia hartuz gainera datorkio. Orduan, kamioak jota bota ez dezan, txirrindularia bide bazterreko zulora doa txirrindua eta guzti hankaz gora. Kamioak "comosino" aurrera jarraitu du. Txirrindularia altxatu da eta, nola edo hala, keinu zorrotza egin dio gidariari. Guztia alferrik; ez du inola ere gelditzeko asmorik.Egur-garraioan ibiltzen da butano-koloreko kamioia da; erremolke bikoitzekoa. Dirudienez, zura zerrategian hustu du eta firin-faran doa mundua berea balitz bezala. Eskerrak goitik behera zetorren beste txirrindulari bat kezkatu den egoeraz; zorionez, txirrindularia onik da, baina kamioiaren muturra aurrez aurre ikusi duenean, jauzi egitea beste aukerarik ez du izan, kamioizale axolagabea dela medio.Arnasa hartu eta Oteizaren eskulturaren bila jarraitu du gorantz.