Así se titulaba la carta que su nieto le dedicaba a su abuelo en esta misma edición de Cartas al director hace tal vez 2 años. Me quedé con el gusanillo de hacerlo también yo a mi abuela, amatxi en euskera.Le voy a dedicar pero en mi lengua materna, euskara.Amatxi Ixabel sortu zen 1870 inguruan (ez dut datu zehatzik), baserri batean. Ezkondu zen bertze baserri batean. Kontatzen zuen ezkondu zirela goizeko 6etan, ohitura zen denbora horretan, eta ondotik etxe batean edan zuten txokolatea bizkotxoarekin. Gero baserrira eta arratsaldean gaztain biltzera joan omen ziren.Izan zituzten 7 seme-alaba. Gazteenak 2 urte zituenean galdu zuen senarra. Etortzen zen urte osoa mezara egunero goizeko 9etako. Oinez ordu pasako bidea eta belak (argia) piztu eta ofrenda egin behar zuen. Bizi osoa beltzez jantzie eta buruan pañuelo beltza.Alaba bat 14 urtekin bortxatuta ta ama izan zen eta hura ere hazi zuen. Mugatik hurbil bizi ziren eta karabineroak maiz joaten ziren baserrira eta nere amak kontatzen zuen salda su ondoan eltzean egosten, eta karabineroak arraultzak sartzen omen zituzten eltze saldan egosteko, eta gero salda hori ere jan behar. Kontrabando zerbait pasatzen omen zuen: puntilla, kolonia, arropa... debora horietan. Eta amatxik kontatzen zuen, egun batez, Iruñean izan zuten epaiketa bat. Amatxi testigu eta bertze bat joan omen ziren gozieko autobusean eta epaiketa luzatu ta autobusa galdu. Etorri omen ziren oinez Iruñetik baserrira 80 km eta gauez.Seme zaharrena joan zen Ameriketara, Californiara 17 urterekin. Denbora horretan aunitz bezala diru pizkat irabaztera. Eta denbora luzean berririk gabe ez baizen modurik komunikatzeko.40 urte pasata, igande batez, mesa ta gero, amatxirekin nengoela erran zioten: “Ixabel, zure seme Manuel holako tokitan dago, herrian”. Eta joan ginen beregana, emozioz beteta. Elkartu zirenean amatxik erran zion: “Zu zara Manuel?” Eta berak: “Zu zara ama?” Eta besarkatu ziren. Nik izanen nituen 7-8 urte (oroitzen naiz orain balitz bezala). Zer poza! Geroztik, 2 urtetik etortzen zen bisitatzera. Amatxi denbora horretarako inteligentea zen. Leitzen zuen aunitz. Beti elizeko liburuak. Istorio aunitz kontatzen zituen, eta nik gustora entzuten nion, aunitz maite nuen. Ez nion sekulan kexurik entzun. Urriaren 7an zendu zen. Ama Birjiña Arrosako egunean, 86 urterekin, famili inguruan. Ni ere adineko amatxi naiz eta agur bat. Elkartu arte.