Síguenos en redes sociales:

La carta del día

Jaso ginelako gara

Jaso ginelako garaARTXIBOA

Duela asko ez nuela artikulu bat idazten. Euskaraz esan nahi dut. Gaizki gogoratzen ez badut 2014ko martxotik. Naiara Adin eta Aitziber Leozekin batera idatzi nuen Diario de Noticiasek ikastolei eskaintzen dien orrialdean. Momentu hartan gure lehen irakasle praktiken inguruan hitz egin genuen, baina momentu hartatik bederatzi urte igaro dira.

Joan den larunbatean gertatu zena duela 13 urte ez genuela bizitzen 1994. urteko promoziokoek. Jaso Ikastolako patioa sentitzea, gure garaiko frontoian egin diren aldaketak ikustea eta duela urte asko ikusten ez genituen ikaskideekin eta irakasleekin berriz ere elkartzea.

Ikaskideak ziren bezain jatorrak gogoratzen genituen guztiek, baina irakasleak…? Joan den egunean bezain jatorrak izan ziren beti? Ez genuen ongi gogoratzen…

Guztientzat izan zen berezia. Niretzat ere, naiz eta nire azken aldia Jason otsailean izan, Iruñerriko Mankomunitateko hezkuntza programari esker; Irantzu Zabalzaren (5. mailan) eta Xabi Garcia de Eulateren (3. mailan) geletan urrenez- urren.

Esaten dudan bezala, zure txikitako ikastolara bueltatzea beti da berezia eta zuk izandako irakasleekin bat egitea baita ere. Hor ibili ginen “A “ bezala hasi ginen guztiak Espe Atxarekin hitz egiten bere gelan egon ginenetik 24 urte igo izan arren. Nerea Indave, Jone Pozueta, Josune Baleztena, Fermin Elizalde, Andres Saez, Arantxa Iriarte, Amaiur Gesta… Guztien izen abizenak gogoratzen zituen eta gehienak duela horren beste urte ikusten ez zituela. Bazkaldu baino lehen, Xabi Arrizibita, Txane Senar, Arantxi Barandiaran, Andone Salbarredi eta Ana Larrañaga (Beatriz Iriarterentzako eskumuinekin) agurtzeko aukera izan genuen ere.

Bazkaldu bitartean, eta Andoni Sagastibeltzak bere akordeoia atera baino lehen Ikusi mendizaleak, Olentzero joan zaigu (y si no pegaba para cuando pegase) eta Txoria txori kantatzeko, mahietatik barna Antxon Zabalza, Imanol Janices eta Felix Senar ibili ziren gure garaiko anekdotak kontatzen. Bazkaldu ostean, Leticia Salcedorekin, Izaskun Etxeberriarekin, Enekorekin eta gure azken tutorea izan zen Edu Sernarekin hitz egiteko aukera izan genuen ere.

Irakasle eta langile gehiago egon ziren; Elena Roncal, Nerea Zulaika, Dabid Albira, Jose Luis Jorajuria, Jone, Jaime, Virginia, Gurutzne, Lourdes… Ezinezkoa da guztiak aipatzea. Baina bai, eta gure artean hizketan, argi izan genuen: oso jatorrak izan ziren guztiak betidanik; ez larunbatean bakarrik.

Bazkaria 14.00etan finkatua egon arren 15.00ak baino beranduago hasi zen eta eguna nahiz eta 21.00ak aldera bukatzekoa izan, Jason 22.30etan bukatu zen. Ordu bat lehenago egon zen Andoni bukatzeko intentzioarekin (irakasle bezala jubilatzean speaker bezala jarduteko aukera izango du edozein ekitalditan), baina Jaso dezagun euskara, La reina del pop eta Bella ciao gelditzen ziren oraindik entzuteko eta polka, zortzikoa eta zazpi jauzi dantzatzeko.

Ikasleek ez genuen gure aukera galdu nahi izan eta horregatik, Andoniri mikrofonoa kendu genion momentu bakarrean, lehen hezkuntzara “bueltatu” ginen eta Gabonetako kanta guztiak abestu genituen berriro ere; Lo dago gure haurtxoa, Trakatan trakatan hiru errege, Artzain txiki- artzain handi eta imajina ditzakezuen guztiak.

Festa Jason Itoizen Lau teilaturekin bukatu zen, baina gehienek alde zaharreko Zentralen luzatu zuten gaua.

Hitz gutxietan esanda, egun zoragarria izan genuen eta argi dago, pena merezi izan zuela ia 700 lagun jaso izatea. Errepikatu beharko genuke. Zuzendaria den Unai Arellanoren eskutan uzten dugu; ea laster den!