revivala, larunbat arratsean, Iruñeko Alde Zaharrean. Oihuak eta harriak. Kristal hautsiak eta edukiontzi irauliak. Atxilotuak eta zaurituak. Ez zen deus falta izan. Ezta biharamuneko liturgiaren arrosario guztia ere. Honen salaketa, horren desenkusa, haren erru-egozte; halakoren bai baina, holakoren ez baina. Ez ginen 2007an; ezker abertzale ofiziala ordezkatzen duen alderdiak ere gaitzetsi zituen istiluak. Ez da xehetasun hutsa. Poza, berriz, benetako poza, eskuinari zerion, denbora zaharretan bezala. Aitzakia polita -bertze bat- abertzaletasuna eta aldaketa politikoa egurtzeko. Bihar ez bada, etzi argitaratuko dira “bizikidetzaren gainbeheraz” ohartarazten duten gogoeta kezkatiak. Hiru asteren buruan, “egoeraren larriaz” serio-serio mintzatzen adituko duzu supermerkatuko kutxa-zaina edo 4.Bko jubilatua. Berun-urteetan, jende frankok uste zuen bazela hari bat ETAren estrategia eta Estatuaren estolderiak batzen zituena. Auskalo. Beharbada batzuek sator polizialen premiarik ere ez zuten erabaki okerrak hain modu temati eta konpultsiboan pilatzeko. Oraindik ezin jakin larunbatekoa denbora-min ariketa isolatu bat izan zen edo zinez kezkatzeko arrazoirik ote dagoen. Baliteke kale-borrokaren beteranoren bat egotea pentsio eske, Lendakaris muertos-en kantan bezala. Edo heroi-gai troparen bat, guraso edo anai-arreba zaharragoen balentrien bekaitz. Erran izan da belaunaldi bakoitzak bere hutsetatik baizik ezin duela ikasi, alferrik dela gazteak zaharragoen buruan zentzarazteko ahalegina. Hala ere, mukizu hauen gainean itzalik den mendrena dutenek pedagogia pixka bat egiten saiatu behar lukete, muturrekoa handiegia hartu baino lehen eta/edo etxeko kalteak konponezinak izan baino lehen. Horretarako, jakina, ez-bide baten alferrikakotasuna eta kaltegarritasuna aitortu behar lukete lehenik.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
